Xirula Mirula saialekuaren argitarapenak

 

 

Urte asko dira Imanol Urbieta bere lanarekin hasi zenetik. Hona hemen bere bibliografia eta diskografiaren zerrenda bat. Baten bat kanpoan geratuko zait fijo, baina asko dira eta…

Haur kantarien birlorak: Liburuxka gorri mehe bat zen. Bertan agertzen dira lehenbiziko aldiz,  Bakarrik eta libre,  Alostorrea, Tximeleta mendian…

indizea

Xirula Mirula liburua eta kasetak: euskaraz haurrentzak
o sortu zen lehen musika irakasteko metodoa. xirula mirula

Xixupikak (1, 2, 3), liburuak eta kasetak. Gero argitaratu zituzten CD-ak: Haur hezkuntzarako musika irakasteko metodoa. musikarako ez ezik beste zenbait arlo ikutzen ditu. Hizkuntzaren eta bereziki fonemen lanketa sakona eta zehatza. Haur hezkuntzarako ezinbestekoa nire ustez. Digitalizatu nahian gabiltza baina…

xixupika

Ran Roberran: Bideo xorta bat da eta bertan musikaren aspekto desberdinak lantzen dira, halanola, dantza eta mugimendua, ahotsa, jolasmotrizitatea, musika tresnak, entzumena… oso praktikoa bisuala delako.

ran roberran

Txiki, txiki, txikia/Ertain, ertain, ertaina/Handi, handi, handia: Bideo Xorta bat da Haur Hezkuntzarako. Bertan musikaren aspekto deberdinak lantzen dira: Entzumena, ahozko adierazpena, musika tresnak, dantza eta mugimendua…

Mugi mugi: LHko hirugarren zikloan dantza eta mugimendua lantzeko bideo xorta. Nagusienekin egiteko jolaserritmika eta dantzaerritmika ariketa pixkat zailagoak. Bideo xorta guztietan bezala, barruan abetien partiturak eta letrak daude.

Badok hamalau: Badok hamalau DBHrako materiala da. Bideo xorta da euskal musikaren historia lantzen duena. Dantza eta mugimendurako ariketak ere badaude.

Musikaren historia: DBHrako ere, hurrengo bideo xorta honek musikaren historiaren unerik esanguratsuenak dakartza gurera (lehen gizakietatik hasi eta gaur egungo musikariek egiten duten lanetara etorrita).

 

Lau katu eta danbor bat: Proiektu hau musikoterapia du ardatz. Liburu batek eta bi kasetek osaten dute. Egileek Santi Brouard-i dedikatu zioten Miz-Miz katutxoaren bidez.

 

Haurtxoa: Hiru liburu eta kasetak. Haur hezkuntzako metodo globalizatu batean integratutako musikaren partea egin zuen Xirula Mirulak. Berrikuntza batzuk gehitu zizkion Xixupikari.haurtxoa

Axelko, Otxoko eta Beleko (musikaren atala): Ikastolen Elkarterako proiektua izan zen, gaur egun haren jarraipena dugu Txanela nolabait. Musika lantzeko kuadernillo batzuk zituen, gidaliburua eta kasetak. LH1.mailatik LH6.mailarako tartea lantzen zuen.

axelko

Txanela: Gaur egun Ikastolen Elkarteko proiektu ezaguna da Txanela eta bertako musikaren atalna neurri handi batean Xirula Mirulak musikatu du. Azken urte honetan liburu digitaletan ere aurki dezakegu proiektu hau www.virtusbooks.com-en.

txanela

–  Txikia izanik…,Handitzen handitzen, Bi belarri entzuteko eta Asko maite zaitut…: Lau CD hauetan, haur hezkuntzako klasikoak eta zenbait kantu herrikoi ere hartu eta berrargitaratu dituzte eskolan ez ezik familietan ere kantuak izan ditzagun umeekin abesteko.

descarga (2)

Aitona-amonekin kantari: Aitona-amonak bihurtu dira azken urteotan umeen zaindari eta erreferentzia garrantzitsu bat. Horretaz jabeturik, Imanol Urbietak kantak eskeintzen dizkie proiektu honetan bilobekin batera abesteko.

descarga (1)

– Txanpirrin pintxona-Haur kantak: 40 haur-kantaz osatuta dago. Kanta bakoitzaren partitura, letra eta iradokizun pedagogikoak aurkituko dituzu liburuko orrialde bakoitzean, eta CD batean bilduta abesti horiek guztiak.

txanpirrin pintxona

Seguru nago bateren bat eskapatzen zaidala zerrenda honetan. Gogoratzen badut, joango naiz gehitzen. Musika eskolan material hauek erabiltzen ditugu baina beste batzuk ere. Hor ditugu ere Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen lanak,Iratxe Andikoetxea eta Nerea Zuloagaren Kontaidazu, Kantaidazu proiektua, eta beste batzuk.

Gainera, umeek ekartzen dizkiguten iradokizunak kontuan hartu behar ditugu, nola ez! Batez ere kitarrako taldeetan haiek egiten dituzte eskaerak eta gero guk moldatu ahal dugun bezala haiek jo dezaten.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*