Metodoa

azalak

Xirula Mirularen atzean metodo zehatz bat dago Imanol Urbieta eta kontxi Aizarnak Xirula Mirula Musika saialekuan hasi eta sendotu zutena. Gaur egun material hauek oso zabalduta daude Euskal Herrian, bereziki Ikastolen Elkartean eta eskola publikoetan musikako ikasgaian.

Euskal Herrian esanahi berezia hartzen du metodoak, musika ikasi eta irakasteko metodo guztiak herri baten kulturan oinarrituta dauden heinean gureak Euskal Herriko kultura musikalean eta folklorean sustraituta bait dago. Honek ez du esan nahi kanpoko beste metodo batzuk kontuan hartu ez direnik, Imanol Urbietaren lanetan askotan aipatzen bait dira Kodály edo Aucouturier moduko autoreak.

Umea jolasten, abesten, dantzatzen…dagoen bitartean, irakasleon baitan dagoena edukin zehatz batzuen lanketa da. Xedea: musikaren bidez haurraren garapen integrala lortzea bere erritmoa errespetatuz eta bere lengoaia propioa baliatuz, alegia, jolasa. Guzti hau gure hizkuntzan eta humore onean!

Ane eta Eire

Ane Martinez eta Eire Larrea sortzaileen gune honetan elkarrekin agertzen dira, biak direlako partaide “Pentatonix Folk” taldean. Xirula Mirulatik pasatutakoak dira ikasle bezala Irati eta irakasle bezala Maddi eta Naroa ere. Gaur egun Xirula Mirulan Karmelon eta Getxon jarraitzen dutenak Ane eta Eire dira eta zer esan haiei buruz? Irakaslearen ahotsa eredugarria izan behar badu  umeentzat, gaur egun gurean dauden bi irakasle hauekin eredu ezin hobea dutela, dinamizatzaile moduan primerakoak direla ere eta langile finak.  Argazki honek islatzen du hoberen neska hauek duten onena, bere humorea!

pentatonix_folk_1373017307

Aingeru Gorrotxategi

Aingeru Xirula Mirulako irakaslea da duela lau urtetik hona. Musikako ohiko saioetaz gain, gitarrako irakasle aparta ere bada LH 4. mailatik DBHko 3.mailara oraingoz, Solokoetxeko taldeek urtetik urtera aurrera jarraitzen dute eta.

Aurreko urtean, Durangoko Azokan, Ahotsenean  bere hirugarren CD-a aurkeztu zuen, “Bueltaka”. Gitarrako ikasleek Durangoko Azokakoek baino lehenago izan zuten horren berri eta “Non dago giltza?” abestia jotzen  ikasi zuten egilearekin batera.

Aingeru Gorrotxategi aurkezpenean_1_content

Sortzaileak gure artean

Xirula Mirulan lanean gabiltzanon artean badira sortzaileak ere. Banan banan aurkeztuko dizkizuet. Gaur Iratxeren txanda da.

Iratxe Andikoetxea, dagoeneko haurren eta musikaren mundua lotzen dituen zenbait  proiektutan lan egin du. Kafe Antzokian sortu ziren Anemona, Oskola eta Karramarroi pertsonaien aurreneko bi antzerkiei musika jarri zien (bi CD atera zituzten) eta aurrerago, Nerea Zuluagarekin batera, bera ere Bizkaiko Xirula Mirulako sortzaileetariko bat, “Kantaidazu, kontaidazu” proiektuari musika jarri zion.

GUR_Kontaidazu Kantaidazu

Irrikitan gaude hurrengo lana esku artean eukitzeko! Animo neskak!

 

Agur ikastola zaharrari eta ongi etorria berriari

karmeloikastola zaharra

Karmelo Ikastola zaharrean, han sortu zen gure proiektua guraso batzuen eskutik ikasle ohi batzuoi eskatu zigutenean musika eskola egiteko euskaraz eta Imanol Urbietaren metodologia erabiliz.

Joan ginen Donostiara eta Aizarnara, ezagutu genituen Kontxi eta Manolo eta haiek eskuzabal eskeini haien material guztiak. Ikusi genuen Amarako saialekua eta bertako Xirula Mirula eskola. Bisita horrek zalantzak argitu eta martxan jarri ginen. Elkartea sortu genuen Euskal Herri mailan Donostiako Xirula Mirulakoekin batera eta Bizkaian geurea propioa Bizkaia mailan egiten dugun lana bideratzeko.

Orduzkeroztik urte asko igaro dira, leku askotan egon izan gara  eta Karmelon bereziki aritu izan gara hogeitaka urte lanean. Ehundaka ikasle pasa dira Xirula Mirulatik eta irakasle asko ere eta espero dugu horrela jarraitzea hemendik aurrera ikastola berrian.

Ikastola berria, blog berria, …

2014 ikasturteari jarraipena emango diogu otsailetik aurrera Karmelo Ikastola berrian. Urtarrilean trasladoa egiten ibiliko gara gu ere.

Guk ere esan nahi diogu agur ikastola zaharrari eta ongi etorri berriari!

COLEGIO. FOTO: MAITE BARTOLOME. 06/01/14

Lehenengo sarrera Kontxiri eskerrak emateko

Blog honen lehenengo sarrera berari eskeini nahi genioke.

Duela hogeitaka urte hasi ginenetik Donostiako Xirula Mirulak eta Bizkaikoak lotura izan badute berari esker izan da. Berak eman digu eskuzabaltasunez material guztia ordainean ezer ere eskatu gabe.

Irrifarre gozoz hartu gaitu beti eta eskertzen diogu bai gurekin egindako lana bai bere ibilbide guztian Xirula Mirulan egindako lan guztia.

Blog hau  zure lekua ere delako, besarkada handi handi bat Kontxi!

kontxi