Nortzuk gara?

Bizkaiko Xirula Mirulak, musika euskaraz eta jolasaren bidez irakastea du helburu nagusi.

Umearen garapen integralean musikak duen garrantziaz jabetuta, eta umearen adierazpen tresnarik baliotsuena jolasa dela kontuan izanik, Imanol Urbietaren lanaren hildotik abiatu ginen 1998an.

Lehenbiziko pausuak Karmelo Ikastolan hasi genituen eta hordutik hona hainbat lekutan izan gara lanean. Gaur egun, Karmelo Ikastolan, Solokoetxeko BHI-n, Uribarriko Eskolan eta Getxoko eskoletan gaude.

Tokian tokiko helburuetara egokituta, leku bakoitzean programa desberdina dugu; izan ere ez bait da berdina Karmelon egiten dugun lana edo Getxon eskoletan egiten duguna.

Blog honen helburua da gure metodo eta lanaren berri ematea.

Argazkian “Korroan alai alai” dantzatzen Getxoko plaza batean haur, guraso eta aitona amonekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*