Imanol Urbieta

imanol eta gu

Imanol Urbietaren lanetik abiatu zen Xirula Mirula.

Gure ibilbidea Imanol Urbietarekin Aizarnako ganbaran hasi zen. Han Kontxi eta Manolorekin Ran Roberran proiektuko VHS bideoak ikusten hasi eta abesten jarraitu genuen. Gogoan dut bost asterako programazio bat eman zigula Kontxik hasteko eta hortik aurrera gure esku utzi zuela dena.

Hurrengo bisita Donostiako auzoan dagoen Amarako Xirula Mirula musika saialekura egin genuen.  Han umeekin lanean ikusi genituenean argitu zitzaizkigun zalantzak. Umeekin jolasean eta musikarekin dibertitzea. Tira, ez zirudien horren zaila ere.

Ez zen ordea horren erraza ere. Lehenengo urteetan, asteazkenero biltzen ginen Karmelo Ikastolako tutoretza baten programazioak egitera, materialak egitera, umeekin genituen arazoak elkarrekin eztabaidatzera… Hortik atera zen gaur egunerarte iraun duen Xirula Mirularen oinarria, irakasle berriei trasmititzen saiatzen garena.

Lanean hasteko bidea erakutsi ziguten eta askatasuna behar genuela gero guk gure bidea egiteko. Guzti honegatik eta gugan jarri zuten konfiantzagatik mila esker Manolo, Kontxi eta Joxean!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*