Eskeintza eta kontaktua

Gure elkarteak zenbait jarduera eskeintzen ditu. Unean uneko baliabide pertsonalekin kontatzen dugu eta horrek baldintzatzen du gure lana.

Ikastola eta eskoletan musika tailerrak edo musika eskola: Hau da gure jarduera nagusia. Umeak astean bitan (Karmelo Ikastolan aurton) hiru ordu laurdeneko saioetan musikarengana modu ludikoan urbiltzea dugu helburu. Horretarako eskolek usten dizkiguten geletan eskolaz kanpoko ordutegian (batzuetan eguerdian eta besteetan arratsaldez) musika jolasaren bidez eta euskaraz irakasten aritzen gara. Umeak nagusitu ahala musika tresna desberdinak eskeintzen dizkiegu (txirula, txistua eta gitarra oraingoz). Ikasturtean bi aldiz jaialdiak egiten ditugu umeen gurasoek ikus dezaten umeek egindako lana.

Eskoletan euskara indartzeko euskal kantugintza tailerrak: Ikastorduen barruan egiteko programa da hau. Azken urteotan Getxoko eskoletan aritu izan gara eskoletako neska-mutil nagusienekin euskal kantugintza lantzen euskarako saio bat hartuta astero astero hiruhilabete baten.

Hezitzaileentzako ikastaroak: Goi mailako zikloan ikasten ari diren hezitzaileentzat formakuntza saioak ematen ditugu Xirula Mirulako materialak erakutsiz 0-3 arteko adin horretan erabili ahal izateko: errutinei laguntzeko abestiak, hizkuntza lantzeko abestiak, motrizitatea lantzeko abesti eta dantzak,…

Gurasoei zuzenduak baina HH-ko umeekin partekatuak diren kantu tailerrak: holakoetan helburua gurasoei kantuak irakastea da gero etxean umeekin abestu ahal izateko. Karmelo Ikastolan normalkuntza proiektuaren barruan sortu zen ideia eta dagoeneko pare bat aldiz egin dugu. Ez da ikasturte osoko lana, saio batzuk dira eskolaren beharren arabera antolatuak normalean. Aurton Mujika eskolatik ere egin dute eskaera.

Jaialdiak: Kafe-Antzokian hasi ginen gai baten inguruan prestatutako jaialdiak egiten: indio festa, euskal festa, bidaia munduan zehar, piraten festa… Jaialdi hauetan helburua euskaraz une atsegin bat pasatzea da musika eta jolasa ustartuz. Jaialdietan garrantzitsuena partehartzea eta jai giroa da. Guk istorio bat, musika eta dinamizatzaile lanak egiten ditugu, beste guztia umeek, gurasoek eta aiton-amonek ere egiten dute!

 3655964405_1845e17307_m

Irudian Getxoko Sendi elkarteak antolatutako euskal festa.

Gurekin hitz egiteko honako telefono hauetara deitu:

665706850 

687592969

638516443

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*