Metodoa

azalak

Xirula Mirularen atzean metodo zehatz bat dago Imanol Urbieta eta kontxi Aizarnak Xirula Mirula Musika saialekuan hasi eta sendotu zutena. Gaur egun material hauek oso zabalduta daude Euskal Herrian, bereziki Ikastolen Elkartean eta eskola publikoetan musikako ikasgaian.

Euskal Herrian esanahi berezia hartzen du metodoak, musika ikasi eta irakasteko metodo guztiak herri baten kulturan oinarrituta dauden heinean gureak Euskal Herriko kultura musikalean eta folklorean sustraituta bait dago. Honek ez du esan nahi kanpoko beste metodo batzuk kontuan hartu ez direnik, Imanol Urbietaren lanetan askotan aipatzen bait dira Kodály edo Aucouturier moduko autoreak.

Umea jolasten, abesten, dantzatzen…dagoen bitartean, irakasleon baitan dagoena edukin zehatz batzuen lanketa da. Xedea: musikaren bidez haurraren garapen integrala lortzea bere erritmoa errespetatuz eta bere lengoaia propioa baliatuz, alegia, jolasa. Guzti hau gure hizkuntzan eta humore onean!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*