Agur ikastola zaharrari eta ongi etorria berriari

karmeloikastola zaharra

Karmelo Ikastola zaharrean, han sortu zen gure proiektua guraso batzuen eskutik ikasle ohi batzuoi eskatu zigutenean musika eskola egiteko euskaraz eta Imanol Urbietaren metodologia erabiliz.

Joan ginen Donostiara eta Aizarnara, ezagutu genituen Kontxi eta Manolo eta haiek eskuzabal eskeini haien material guztiak. Ikusi genuen Amarako saialekua eta bertako Xirula Mirula eskola. Bisita horrek zalantzak argitu eta martxan jarri ginen. Elkartea sortu genuen Euskal Herri mailan Donostiako Xirula Mirulakoekin batera eta Bizkaian geurea propioa Bizkaia mailan egiten dugun lana bideratzeko.

Orduzkeroztik urte asko igaro dira, leku askotan egon izan gara  eta Karmelon bereziki aritu izan gara hogeitaka urte lanean. Ehundaka ikasle pasa dira Xirula Mirulatik eta irakasle asko ere eta espero dugu horrela jarraitzea hemendik aurrera ikastola berrian.

Ikastola berria, blog berria, …

2014 ikasturteari jarraipena emango diogu otsailetik aurrera Karmelo Ikastola berrian. Urtarrilean trasladoa egiten ibiliko gara gu ere.

Guk ere esan nahi diogu agur ikastola zaharrari eta ongi etorri berriari!

COLEGIO. FOTO: MAITE BARTOLOME. 06/01/14

2 erantzun “Agur ikastola zaharrari eta ongi etorria berriari” bidalketan

  1. Kaixo:

    Hezitzaileentzako ikastaroa: 1-3 urte arteko umeen 8 hezitzaileontzako ikastaroari buruzko informazio osoa jasotzea nahiko nuke.

    Zuen erantzunaren zain, eskerrak emanez.

    Rosa.

    1. Aupa Rosa!
      Barkatu berandu xamar erantzuteagatik baina ez dut egunero bloga zabaltzen.
      Hezitzaileentzako formakuntza ikastaroak Krisek eta Iratxek ematen dituzte eta haiek emango dizue informazio guztia.
      Gure kontakturako telefonoa honako hau da: 610771085
      Mila esker
      Ainhoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*