Joan jakun Manolo

Pasadan astean joan zitzaigun Imanoñ Urbieta, Manolo.

Ez naiz hasiko hemen azaltzen  euskal kulturarentzako nor izan den eta zer egin duen. Zerrenda luzea egitea litzateke eta ez da hori kontua.

Guk Manolo ezagutu genuenean musika hezkuntzaz genekiena gutxi zen, tira, hezkuntzaz orohar. Kontxirekin eta Manolorekin ikasi genuen zein garrantzitsua den jolasa irakaskuntzan. Umeak nonbait komunikatzen bada jolasean dela eta jolasaren bidez urbilduko gatzaizkiola. Musika, jolasa eta euskara uztartzea izan genuen helburu. Haien baimenarekin, material guztia eman eta gero, askatasunez jokatzeko eta gure bidea egiteko utzi gintuzten. Esperientzia dibertigarria izan da, jostagarria eta eraikitzailea guretzat eta espero dugu gure inguruan egon direnentzat ere.

Aurreko asteburuan, larunbatean, Bilbon Manolori  egindako  homenaldian berriro elkartu ginen eta primeran pasa genuen. Izan zinelako gara Manolo. Besarkada bat

Aizarnako ganbaran xagu izaten ikasten ibili ziren Bilbotarrak

imanol eta gu             txirula-festa                                                                                                            img-20161001-wa0013

Kontaidazu kantaidazu

Iratxe Andikoetxeak eta Nerea Zuloagak sortutako proiektu bat da hau. Aspaldi azken aleak saldu zirela eta gaurkoan sarean eskuragai duzuela kontatzera natortzue.

http://iratxeallend1.wix.com/kontakantaidazu

GUR_Kontaidazu Kantaidazu

Aurreko helbide horretan materiala aurkituko duzue eta bideoren bat ere. Beste helbide hau musika hezkuntzari buruzko blog bat da. Bertatik atara dut aurrekoa

http://musikaetaeuskara.blogspot.com.es/2016/05/kontaidazu-kantaidazu.html

 

Xixupika 3

Hemen amaitzen da Xixupikaren sarean argira ekartze hau. Zer dela eta guzti hau? Bada aspaldian ikastaroetan ari zitzaigulako jendea, “eta hau non aurkitu dezaket?”, “non dago abesti hau?”, “non dago dantza hau?”

Agortuta zeudenetik ezin izaten genien erantzunik eman eta orain hona hemen guztia. Gozatu!

Printzesa bizardunak

Printzesa bizardunak jostailuekin egindako abestiak egiten dituzte.

Proiektu hau Kataluniako Princeses Barbudes taldekoek egin zuten. Umeentzako musika eta kantaz osatuta dago. Gaia Gaua da; gaueko pertsonaiek, gauzek, animaliek… osatzen dituzte poesiaz eta ludikotasunez jositako hitzek. Jostailuekin egindako abesti ederrak dira eta aukera dago euskaraz entzun eta gozatzeko Gaueko Entziklopedia Koxkorra delakoan.

Gure proiektuak Imanol Urbietaren lana ez ezik umea, musika eta euskara uztartzen dituen beste lan batzuk ere ezagutarazi nahi ditu eta hau oso interesgarria dela iruditzen zaigu.

barbudes

 

Haizearen herria

Pantailan karaokea jartzearen helburua, behintzat nire ustez, irakasleek abestia ikastea da, ez irakaslea ordezkatzea.

Irakasleak ahotsa umeen erritmora egokitu dezake eta lotura berezia sortzen da irakaslearekin honek abesten duenean, irakasleari adi entzuten ikasteko bidea izanik. Gainera, irakasleak kitarrarekin abestia lagundu ahal badu hobeto!

Oso garrantzitsua beti kantua keinuz laguntzea. Keinuak dantzaren sarbide dira, hitzak ikasteko beste baliabide bat dira, gorputzaren adierazkortasunari laguntzen diote eta ume txikiei asko gustatzen zaizkie gainera.

Haur Hezkuntzako irakasleentzat eta baita familientzat ere, kantu eder hau. Gozatu!

Imanol Urbieta

imanol eta gu

Imanol Urbietaren lanetik abiatu zen Xirula Mirula eta Bizkaiko Xirula Mirularen ibilbidea Imanol Urbietarekin Aizarnako ganbaran hasi zen. Han Kontxi eta Manolorekin Ran Roberran proiektuko VHS bideoak ikusten hasi eta abesten jarraitu genuen. Gogoan dut bost asterako programazio bat eman zigula Kontxik hasteko eta hortik aurrera gure esku utzi zutela dena.

Hurrengo bisita Donostiako auzoan dagoen Amarako Xirula Mirula musika saialekura egin genuen.  Han Joxean eta Kontxi umeekin lanean ikusi genituenean  argitu zitzaizkigun zalantzak. Umeekin jolasean eta musikarekin dibertitzea. Tira! Ez zirudien horren zaila ere!

Ez zen ordea horren erraza ere. Lehenengo urteetan, asteazkenero biltzen ginen Karmelo Ikastolako tutoretza baten programazioak eta materialak egiten, umeekin genituen arazoak elkarrekin eztabaidatzen… Hortik atera zen gaur egunerarte iraun duen Bizkaiko Xirula Mirularen oinarria, irakasle berriei trasmititzen saiatzen garena.

Lanean hasteko bidea erakutsi ziguten eta askatasuna behar genuela gero guk gure bidea egiteko. Guzti honegatik eta gugan jarri zuten konfiantzagatik mila esker Manolo, Kontxi eta Joxean!